Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Kaseinarekiko alergia

Alergia a la caseína :: Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak

Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak

Elikagai gomendatuak

  • Esnea eta esnekiak: Soja-formula begetala (ezin dute hartu ez hidrolizaturik, ez behi-esnetik eratorritako formularik), ahuntz-esnea eta horrelako produktuekin egindako deribatuak, hala nola soja-postreak, tofua (soja-mamia), ahuntz-gazta erdi-gantzutuak. Arrozesnea, kroketak eta soja esnea duten bestelako produktuak egin daitezke.

  • Haurrentzako soja-formulak: Isomil, Nutrisoja, Velactin eta Pregomil (soja-hidrolizazioa).

  • Haragia, arraina, arrautzak eta horien eratorriak: Denak, "baztertu beharreko elikagaiak" atalean adierazten direnak izan ezik. Haragi gihartsua nahiago. Urdaiazpiko ondua, lehen kategoriako urdaiazpiko egosia, kaseinatorik gabeko fianbreak (nutrizio-etiketak egiaztatu).

  • Zerealak, patatak eta lekaleak: Denak, "baztertu beharreko elikagaiak" atalean adierazten direnak izan ezik. Opilgintza eta gailetagintzakoak, etiketan "kaseinarik gabe" adierazten duten gailetak eta madalenak bakarrik. Haurrentzako ahia, lakteatu gabea (galdetu farmazialariari).

  • Barazkiak: Barazki fresko guztiak, egunean entsalada bat gutxienez. Barazki izoztu eta aurrekozinatu guztiak, "salbuetsi beharreko elikagaiak" atalean adierazten direnak izan ezik.

  • Frutak: Denak fresko, lehor eta egosiak, ongi garbituak.

  • Edariak: Ura, etxeko salda koipegabetuak, infusioak, zuku naturalak, fruta- eta barazki-likuatuak.

  • Koipeak: Oliba- eta hazi-olioak (ekilorea, artoa, soja...), % 100 landare-margarina, osaeran hala adierazten badu.

  • Beste produktu batzuk: Txokolate purua, txufa hortxata, ur poloak.

Baimendutako elikagaiak (neurrian eta noizean behin jatekoak)

  • Esnea eta esnekiak: Almendra-esnea (behi-esneak baino kaltzio gutxiago eta azukre dezente dauka; beraz, ez da komeni modu esklusiboan erabiltzea, osagarri gisa baizik, denbora mugatu batez). Ahuntz-gazta.

  • Haragiak eta deribatuak: Haragi erdikoipetsuak (txerri edo arkume hanka, txerri eta/edo oilasko hanburgesa), gibela. "Kaseinatorik gabeko" hestebeteak.

  • Edariak: Zuku azukredunak, graduazio baxuko edari alkoholdunak (garagardoa, ardoa, sagardoa), ohituraren arabera.

  • Beste produktu batzuk: Etxeko maionesa, fruitu lehorrak, krispetak eta poltsako patata frijituak (egiaztatu etiketak).

Dietatik kanpo utzi beharreko elikagaiak (norberaren tolerantziaren arabera)

  • Esnea eta esnekiak: Behi-esnea eta esnea oinarri hartuta egindako edo osagaietako bat duten produktu guztiak (jogurta eta beste esne hartzitu batzuk, hala nola, bio, kefir; gazta, mamia, postre komertzialak (tartak, izozki batzuk, natilla, flana, arroz-esnea, jogurt- edo gazta-moussea...).

  • Haragiak eta deribatuak: Txahalkia, behia eta horiek daramatzaten produktuak (elikagai horiek jateak alergia-erreakzioak eragin diezazkieke bereziki sentiberak diren pertsonei; beraz, tolerantzia probatu behar da elikadurari uko egin aurretik), urdaitegia oro har (urdaiazpiko egosi fianbrea, saltxitxa komertzialak eta hestebeteak).

  • Zerealak, lekaleak eta patatak: Patata aurrefrijituak, ogi frantsesa, ogi txigortua eta moldekoa, tartarako oreak, pizzak, haurrentzako ahi eta zereal batzuk (ikusi etiketak), fabada erako kontserbako lekaleak (ikusi etiketak).

  • Barazkiak: Behi-esnea duten etxeko edo aurrez prestatutako barazkiak (adib. espinakak bexamelarekin).

  • Edariak: Esneki-irabiakiak eta esnea duten zuku batzuk.

  • Koipeak: Gurina, esne-gaina, margarinak % 100 begetalak diren zehaztu gabe (esnearekin, esnegainarekin edo gurinarekin nahasita joan daitezke).

  • Osagaien artean honako hauek dituzten beste produktu batzuk:

    • Behi-esnea: txokolate esneduna, sugu-ak, opilgintzako produktuak oro har.
    • Esnearen osagaiak: kaseinatoa, esne-gazura, esneki solidoak.
    • Gehigarri lodigarriak: H-4511 (kaltzio kaseinatoa), H-4512 (sodio kaseinatoa), H-4513 (potasio kaseinatoa).
    • "Salda deshidratatu" terminoa, zopak, salda-kubotxoak, tomate-saltsak eta abar egiteko erabiltzen dena. eta zehaztu gabeko gantz batzuk ere izan ditzakete.
    • "Animalia-gantzak" terminoa zehaztu gabe, esnegaina edo gurina izan baitaiteke.
    • "Proteinak" izenak esne proteinak erabil ditzake, edukia zehaztu gabe.
    • "Lurrinak" gaztazkoak edo esnedunak izan daitezke.