01
Osasun arazoak, banan-banan:
Giltzurruneko kalkuluak

Gomendatutako menua
Errezeta: Orburuak Nafarroako erara

Osagaiak (4 pertsona)
- 16 orburu
- 2 urdaiazpiko xerra
- 6 koilarakada oliba olio
- 2 koilarakada irin
- limoi bat
- lau baratxuri-ale eta gatza
Egiteko modua
Orburuak garbitu, inguruko hosto berdeak kendu, zurienak agertu arte; goiko herena moztu, eta limoia duen azpil batean bota, belztu ez daitezen. Lapiko batean lau litro ur, gatza eta limoi zorrotada bat jarri. Ura irakiten hasten denean poliki-poliki botatzen dira, irakitea gelditu ez dadin.
Samurtzen direnean, xukatu, eta salda pixka bat gorde saltsarako. Zartagin batean olioa jarri, eta bero dagoenean, baratxuria eta urdaiazpikoa oso txikituta. Kolorea hartu baino lehen, koilarakada bat irin eta basotxo bat salda gehitu. Irakiten hasten denean, bota saltsa hori orburuen gainean, eta utzi dena irakiten bost bat minutuz, saltsa loditu arte.
Plater honentzako menu egoki bat
Gosaria
- Baso bat esne gaingabetu eta ogi txigortua gurinarekin eta marmeladarekin.
Bazkaria
- Orburuak Nafarroako erara
- Txahal-biribilkia (2 biribilki fin, 100 g inguru guztira) patata-purearekin eta papillote erako azenarioekin.
- Platanoa eta ogia; bi baso urez lagundu.
Askaria
- Infusio suabea eta Maria motako gailetak.
Afaria
- Izartxo zopa (barazki salda diluitua).
- Arrautza-kroketak eta tomate-saltsa.
- Sagarra eta ogi integrala; laguntzeko, bi baso ur.
- Oheratzerakoan: beste bi baso ur.
