Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Gizentasuna

Obesidad :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Arrain-bolak

Osagaiak (4 pertsona)

  • 600 gramo arrain, azalik eta hezurrik gabe
  • eskukada bat ogi-mami lehor
  • esne gaingabetuaren zorrotada bat
  • arrautza-zuringoa
  • koilarakada bat perrexil xehatu
  • 2 baratxuri-ale
  • baso handi bat tomate-saltsa
  • piperbeltza eta gatza

Egiteko modua

Katilu handi batean ogi-mamia jarri eta esnearekin busti. Halaber, arrain xehatua, perrexila, arrautza-zuringoa, gatza eta piperbeltz zuri pixka bat jarri. Dena irabiagailuarekin xehatzen da eta koilara batekin olioz igurtzi eta lurrunetan egosteko ontzi batean jartzen diren bolatxo txikiak osatzen dira.

Menu bikaina plater honetarako

Gosaria

  • Baso bat esne gaingabetu, gurinez eta marmeladaz margotutako ogi txigortuekin, eta fruta-zuku azukrerik gabea.

Bazkaria

  • Dilista gisatuak barazkiekin.
  • Arrain-bolak.
  • Sasoiko fruta eta ogi integrala.

Askaria

  • Sandwich integrala: letxuga, tomatea, gazta freskoa, york urdaiazpiko gantz gutxikoa eta aparteko light maionesa, jogurt gaingabetua eta fruta.

Afaria

  • Tomate eta tipula entsalada.
  • Arrautza galdarraztatuak tomate-saltsan urdaiazpikoarekin, urdairik gabe.
  • Sasoiko fruta eta ogi integrala.