Los problemas de salud uno a uno:
Anemia (azido folikorik eza)

Medikuaren erantzuna
Anemia hori nekearekin agertzen da, eta ondorioak ditu nerbio-sisteman (nahasmena, oroimen-galera, dementzia, haluzinazioak), muskuluen ahulezia...
Bestalde, azido folikoaren urritasuna, arina bada ere, arterosklerosia izateko arrisku handiagoarekin erlazionatzen da, eta, horregatik, kardiologo askok azido folikoaren gehigarriak kontsumitzea gomendatzen diete pazienteei. Haurdunetan, azido folikoaren gabezia fetuaren malformazioekin lotuta dago (arantza bifidoarekin, adibidez), eta, horren ondorioz, obstetrek bitaminekin, burdinarekin eta azido folikoarekin osatzea gomendatzen dute.
Alkoholikoek azido folikorik ez izatea ohikoa da, batez ere elikadura txarragatik; zerba, espinaka eta brokolia bezalako barazki berdeak kontsumitzen ez dituzten pertsonek; eta batez ere janari prozesatua kontsumitzen dutenek.