Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Anemia (azido folikorik eza)

Anemia (carencia de ácido fólico) :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Jarraibide dietetikoak folatotan aberatsak diren elikagaiak egunero eta kopuru egokietan sartzen saiatzera bideratuko dira. Folatoak oso ugariak dira barazki hostodunetan, batez ere gordinik edo gutxi eginda jaten badira, beroaren eraginez bitamina suntsitu egiten baita. Gibela ere, bitamina horren erreserba-organoa izaki, kontuan hartu beharreko elikagaia da, gazta hartzituak eta garagar-legamia bezalaxe.

Badira bitamina horrekin aberastutako elikagaiak, hala nola irinak, zerealak, ogi batzuk eta abar. Bitaminaren forma sintetikoa, azido folikoa da gehigarri dietetikoetan eta elikagaiak aberasteko erabiltzen dena eta organismoak guztiz xurgatzen duena.