Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Hortzetako txantxarra

Caries dental :: Medikuaren erantzuna

Medikuaren erantzuna

Estomatologo eta odontologoen arabera, lau irtenbide daude hortzetako txantxarraren eragina gelditzeko: hortzetako higienea, odontologoarengana aldian behin joatea, fluoruroen eragina eta elikadura ona.

Higieneak eguneroko ohitura bihurtu behar du, pertsona hortzak aldatzen hasten denetik. Halaber, urtero odontologoarengana joatea gomendatzen da, eta, behar izanez gero, haren argibideei jarraituz, sei hilean behin. Fluoruroaren eraginari dagokionez, jakin behar da fluoruroak geruza babesle bat eratzen duela hortzen gainazalean, esmaltea gogortzen duela eta ahoan dauden azidoen erasoaren aurrean erresistenteago egiten duela. Fluorra babesteko mekanismoak hortzaren barrutik zein kanpotik eragiten du. Barrutik eragiten duen fluoruroa pertsonak irensten duena da. Elikagaiek, oro har, fluoruro kantitate txikiak baino ez dituztenez, haurdunaldian hartzen diren pilulen bidez edo egunero kontsumitzen den uraren bidez gehi daiteke fluoruro hori. Hori beti posible ez denez, interes berezia du kanpotik eragiten duen fluorrak, zeina gelen, hortzetako pasten edo irakuzketen bidez ordezka baitaiteke.