Los problemas de salud uno a uno:
Hortzetako txantxarra

Erantzun dietetikoa
Azukrea eta gozokiak hartu izan dira luzaroan txantxarraren eragile nagusitzat, baina benetan ez dira erantzule bakarrak. Karbohidrato konplexutan (almidoia) aberatsak diren elikagaiek eragiten dute hondatze handiena, hortzei itsasten baitzaizkie, eta eratzen dituzten azidoek denbora gehiago ematen dute esmaltea ukitzen, listuak desagerrarazi ordez. Fruta lehorrarekin, azukre sinple ugari dituenarekin, almidoi asko duten elikagaiekin gertatzen den gauza bera gertatzen da. Zuku azidoek ere (laranjazkoak, pomelozkoak eta bestelakoak) lagundu egiten dute hortzak hondatzen, azidotasun maila handia eta azukre sinple asko dituztelako. Hala ere, ez ditugu elikagai horiek saihestu behar; garrantzitsuena da otordutik otordura ez jatea eta gure aho-higienea ez zaintzea. Era berean, ez da komeni gau-mahaian ura ez den edaririk izatea (zukuak edo beste edari azukretsu batzuk eta esnea, laktosa izeneko azukrea duena). Oro har, hauek dira txantxarrari aurrea hartzen laguntzen duten gomendioak:
- Eguneroko elikadurako azukre sinpleen kontsumoa murriztea.
- Ez jan ordu artean.
- Fluor-ekarpen minimoa ziurtatzea (zenbait herritan, edateko ura fluoratzen lagundu beharko da prestakin farmazeutikoekin, irakuzketekin edo fluorra duten hortzetako pastekin).
- Oinarrizko mantenugai hauek kopuru egokietan hartzea: kaltzioa, fosforoa, magnesioa eta C eta D bitaminak; elikadura orekatua eta osasungarria eginez lortzen da hori.