Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Parkinsona

Parkinson :: Ezagutu beste zerbait

Ezagutu beste zerbait

Erantzuna duten galderak

egia al da erretzeak Parkinsonaren aurkako babesa ematen duela?

Ez, inongo ikerketa zientifikok ez du tabakoak Parkinsonaren aurka babesten duenik sostengatzen.

Eztabaida, zientzialariek hitz egiten dute

Parkinson gaixotasuna oraindik ez da oso ezaguna maila zientifikoan eta oso zaila da prebenitzea. Ziur asko, jatorria faktore anitzekoa da, eta hainbat kanpo-faktoreri edo faktore toxikori egotzi izan zaie bere agerpenean izan dezaketen zeregina. Duela gutxi, anomalia genetiko bat aurkitu da zenbait gorputz-adar kaltetuta dituzten familia batzuetan. Parkinsonaren asalduren eragile gisa ingurugiroko faktore toxiko bat aurkitu izanak bultzada handia eman dio gaixotasun honen ikerketari. Ikerketa batzuen arabera, gaixotasunaren hasieran emandako sendagai batek (seleginina) atzeratu egiten du pertsonak levodoparekin tratatu beharra.

nola prestatu eta ondu?

  • Gantz gutxien ematen duten sukaldaritza-teknikak hautatu: uretan egosia edo egosia, lurruna, galdarraztatua, sueztitua, plantxa, labea eta papillotea.
  • Neurrian erabili frijituak, arrautzaztatuak, birrineztatuak, gisatuak eta erregosiak.
  • Hainbat gozagarri erabil daitezke: albaka, mihilua, kuminoa, estragoia, erramua, ezkaia, oreganoa, piperbeltza, piperrautsa, azafraia.
  • Ozpina eta olioa (oliba eta haziak) belar usaintsuekin beratu daitezke.
  • Saltsak egiteko orduan, ardoek edo beste edari alkoholiko batzuek, osagai flanbeatu gisa, hainbat errezeta zaporetsuago egin ditzakete.

Gainera... (dena ez da jatea)

Elikadurarako beharrezkoak diren eskuzko ekintzak gauzatzeko zailtasunen kasuan:

  • Hausten ez diren edalontziak eta platerak erabiltzea, irmoki eusteko moduko diseinuarekin.
  • Saiatu mahai-tresnek pisu gutxi izan dezaten, horrela errazago erabiltzen baitira. Erabilgarria izan daiteke mahai-tresnen kirtenak aparrez inguratzea.

Fisioterapia

Errehabilitazio fisikoa funtsezkoa da pertsonak bere autonomiari eusteko. Ariketarik egokienak oreka hobetzen dutenak dira, mugimenduen koordinazioa eta arnasketa ariketak lantzen dituztenak, beti ere egoera partikularraren arabera eta modu progresiboan. Sabelaldeko eta pelbiseko muskuluak indartzen dituzte (libratzearekin zerikusia du); onuragarria da idorreria izanez gero.

Terapia okupazionala

Eguneroko bizitzako jarduerak garatzean pertsonak independentzia funtzional maximoa izatea lortu nahi da; horri esker, hobeto egokitu eta gizarteratu daiteke.

Logopedia

Ariketa logopedikoak aldian-aldian egiteak hizketaren ulergarritasun handiagoa lortzen laguntzen du, eta dikzioaren eta kaligrafiaren kalitatea hobetzen.

Laguntza psikologikoa

Parkinsonen gaixoak eta bere senideek askotan asaldura psikologikoak izaten dituzte: depresioa eta antsietatea. Gaixotasunera egokitzeko zailtasunak ere izaten ditu maiz. Laguntza psikologikoa funtsezkoa da nahaste horiek prebenitzeko eta eragin dezaketen gizarte-isolamendua saihesteko.