Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Parkinsona

Parkinson :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Pasta-entsalada

Osagaiak (4 pertsona)

  • 250 gramoko pasta pakete bat (azenario, arrautza eta espinakazko begiztatxoak)
  • barazki ultraizoztuak (lekak, azenarioa, ilarrak, azalorea, etab.)
  • Burgos motako gazta freskoa puskatan
  • saltsa arrosa (maionesa, ketchupa, laranja-zukua eta whisky-zorrotada bat)

Egiteko modua

Egosi ondo pasta eta barazkiak ontzi desberdinetan eta gorde. Egin saltsa arrosa. Osagaiak hotzak daudenean entsalada katilu batean nahastu, gazta, gatz pixka bat eta saltsa arrosa gehitu. Apaindu gainetik perrexil fresko xehatuarekin.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Esnea azukrearekin eta maltarekin, ogi txigortua gurinarekin eta marmeladarekin.

Bazkaria

  • Lekak tomatearekin.
  • Lupia labean panadera patatekin
  • Ogia eta fruta freskoen mazedonia

Askaria

  • Esnea azukrearekin eta maltarekin edo txikoriarekin eta Maria motako galletak.

Afaria

  • Pasta-entsalada.
  • Txahal-gibel tipulaztatua.
  • Ogia eta mamia eztiarekin eta intxaurrekin.