Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Parkinsona

Parkinson :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Parkinson gaixotasunean, dietak kontuan izan behar ditu pazienteek L-dopa edo levodopa botikarekin jasaten duten tratamendua, pertsona horiek idorreria izateko duten joera eta elikadurarako eta, batzuetan, baita jateko eta irensteko ere beharrezkoak diren eskuzko ekintzak gauzatzeko izan ditzaketen zailtasunak.

Jakina da proteina ugariko elikagaiak (esnekiak, haragia, arraina, arrautzak eta elikagai horien eratorriak, zerealak, lekaleak eta fruitu lehorrak), botikak espero den funtzioa betetzen ez duen kasu espezifikoetan, onuragarria izan daitekeela afarian biltzea, horrela gaixoaren bizi-kalitatea hobetzen baita egunez.

Idorreriari dagokionez, egokiena likido ugari eta zuntz ugariko elikagaiak (barazkiak, fruta fresko eta lehorrak, lekaleak eta labore integralak) hartzea da, edo bestela, zuntz gehigarriak (olo-zahia, liho-haziak...) sartzea, gorozki-boloa handitu eta hesteen mugimenduak errazteko.

Solidoak eta/edo likidoak irensteko zailtasun larria dagoenean, beharrezkoa izango da nutrizio artifiziala erabiltzea, betiere medikuak eta nutrizioko espezialista batek gainbegiratuta.