Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Arrautzarekiko alergia

Alergia al huevo :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Elikagaiekiko alergian, denborarekin tolerantzia gertatzea izaten da ohikoena, nahiz eta batzuetan sentsibilizazioak bizitza osoan iraun dezakeen.

Tratamendu dietetikoa, beraz, arrautza, haren eratorriak eta osagaien artean arrautzaren osagairen bat duten produktu guztiak dietatik kanpo uztea da. Bestalde, kontuan izan behar da fabrikatzaile askok arrautza erabiltzen dutela beren produktuak egiteko prozesuan, nahiz eta konposizioan ez agertu, hala nola ogia eta arrautzaz pintzeldutako okintzako eta gozogintzako beste produktu batzuk, kolore txigortu distiratsua emateko.

Pertsona horrek denboran zehar elikagaia jasan dezakeenez, gomendagarria da bi urtetik behin elikagaia dietan sartzen saiatzea. Arrautzaren kasuan, ongi prestatuta egon behar du beti, proteinen digerigarritasun hobea ahalbidetzeko.