01
Osasun arazoak, banan-banan:
Meteorismoa (flatulentzia)

Gomendatutako menua
Errezeta: Espagetiak ganbekin
Osagaiak (4 pertsona)
- 250 gramoko espageti pakete bat
- 2 baratxuri
- tipula erdia
- 200 gramo ganba
- olioa
- perrexila
- esnea
- arrautza bat
Egiteko modua
Pasta ondo egosi eta gorde. Zartagin batean jarri olioa, baratxuria zatituta, tipula juliana eran eta behin sueztituta, gehitu ganbak eta gatz pixka bat. Ganbak prest daudenean, esnea isuri, eragin eta arrautza irabiatua bota, loditu dadin. Saltsa pastarekin nahastu, berriro berotu eta perrexil fresko xehatu pixka batekin apaindu.
Plater honentzako menu egoki bat
Gosaria
- Baso bat esne txikoria edo maltarekin, ogi txigortua, gurina eta marmelada.
Bazkaria
- Espagetiak ganbekin.
- Txerri-azpizun frijitua baratxuriarekin (zerbitzatu aurretik kendu baratxuria) eta piper berde errearekin, olio gutxirekin eta azalik gabe.
- Sasoiko fruta eta ogia.
Askaria
- Jogurta, urdaiazpiko onduaren ogitartekoa, tomate freskoaren gurpil mehe batzuekin eta oliba-olio tanta batzuekin.
Afaria
- Aza entsalada (horrela ez da hain haizetsua) tomatearekin, azenarioarekin eta erremolatxarekin, juliana eta chaca eran.
- Atun-tortilla tomate-saltsarekin.
- Sasoiko fruta eta ogia.
