Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Osteoporosia

Osteoporosis :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Amuarraina tomatearekin papillote eran

Osagaiak (4 pertsona)

  • 4 anoa amuarrain
  • 4 xerra gazta gaingabetu
  • 4 urdaiazpiko xerra fin
  • 4 tomate ertain
  • perrexila, oreganoa eta gatza

Egiteko modua

Amuarrainak ondo garbitu. Jarri erdian moztutako gazta xerratan, amuarrain guztia eta urdaiazpiko ondua osori estali ditzan. Amuarrainak tolestu eta perrexilarekin hautseztatu, eta tomateekin batera jarri (oreganoarekin hautseztatuta), beroarekiko erresistentea den paperean. Nahi izanez gero, oliba-olio tanta batzuk bota. Papera ondo itxi eta su bizian egin 10-15 minutuz. Zerbitzatzeko, papera kendu eta perrexil xehatuarekin hautseztatu berriro.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Baso bat esne. Maria motako galletak, gurina eta marmelada.

Bazkaria

  • Barazki-menestra.
  • Galeper-erregosia.
  • Ogia eta mamia eztiarekin eta 2 intxaurrekin.

Askaria

  • Gazta freskoaren eta tomate naturalaren sandwicha eta fruta zukua.

Afaria

  • Entsalada jogurt-saltsarekin.
  • Amuarraina tomatearekin papillote eran.
  • Ogia eta sasoiko fruta.