01
Los problemas de salud uno a uno:
Arteria-hipertentsioa

Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak
Elikagai gomendatuak
- Esnea eta esnekiak: Esne osoa, erdigaingabetua -beharraren arabera-, mamia, jogurta, petit suissea, Burgos motako gazta eta gatzik gabeko gaztanbera.
- Haragia, arraina, arrautzak eta horien eratorriak: Gantz gutxiko okela eta hegaztiak, arrain freskoa, arrautzak.
- Zerealak, patatak eta lekaleak: Denak, gainerako ataletan aipatutakoak izan ezik.
- Barazkiak: Denak, "mugatutako elikagaietan" adierazitakoak izan ezik.
- Frutak: Denak, elikagai "mugatuetan" adierazitakoak izan ezik.
- Edariak: Gasik gabeko ur minerala, gatzik gabeko salda koipegabeak, infusioak, zukuak, gasik gabeko freskagarriak.
- Koipeak: Oliba- eta hazi-olioak (ekilorea, artoa, soja).
- Beste produktu batzuk: Tomate-saltsa, maionesa eta etxean egindako eta gatzik gabeko beste batzuk.
Baimendutako elikagaiak (neurrian eta noizbehinka jatekoak
- Esnea eta esnekiak: Gazta leunak eta gutxi onduak (zuriak edo esne-gainezkoak).
- Haragia eta haren eratorriak: Haragi erdikoipetsuak, sodio gutxiko jaki bereziak, urdaiazpiko gezatua (uretan beratua).
- Zerealak, patatak eta lekaleak: Ogia eta biskoteak, gatzarekin edo gatzik gabe (sodioaren murrizpen mailaren araberakoa).
- Edariak: Kafea, tea eta graduazio baxuko edari alkoholdunak (garagardoa, sagardoa, mahaiko ardoak), ohituraren arabera.
- Koipeak: Esne-gaina, gurina eta gatzik gabeko margarina.
- Beste produktu batzuk: Sodio gutxiko saltsa eta zopa komertzialak (ikusi etiketak).
Elikagai mugatuak (sodio asko dutelako)
- Esnea eta esnekiak: Gazta erdionduak eta onduak, gaziak eta gantzatsuak, gazta urtuak (xerra, anoa) edo igurzteko.
- Haragia, arraina, arrautzak eta horien eratorriak: Haragi koipetsuak, ketuak, onduak, erraiak eta urdaitegiak (saltxitxak, hestebeteak, fianbreak, pateak), arrain ketuak, lehortuak, kontserban, izoztuak eta itsaskiak.
- Zerealak, patatak eta lekaleak: Ohiko opilak, poltsako patata frijituak eta bestelako snack-ak (gantxitoak, zizaretxoak, etab. ), lekale guztiak kontserban eta, ilar eta baba izoztuak.
- Barazkiak: Kontserbak (zerba, orburua, apioa, kardua, bruselazak, txanpinoia, zainzuria, espinaka, leka, erremolatxa, perretxikoak, azenarioa, tomate-saltsa).
- Frutak: Fruta almibarretan, azukreztatuak eta konfitatuak.
- Edariak: Ur minerala gasarekin eta kola motako gasdun edari freskagarriekin.
- Koipeak: Gurin eta margarina gaziak, gurina, urdaia eta gantzak.
- Beste produktu batzuk: Aperitiboak: ozpinetakoak (olibak, luzokerrak...), fruitu lehor gaziak (kakahueteak, etab. ), zopak eta zorroko pureak, kubotxoak, saltsa komertzialak (mostaza, ketchup, maionesa).
- Sodio (Na) gehigarriak dituzten elikagaiak: Gatza edo sodio kloruroa (ClNa), sodio bikarbonatoa edo soda (izozkietan, pasteletan, labean egindako produktuetan), sodio karbonatoa (gurinetan, kremetan, krema-izozkian, ozpinetan), glutamato monosodikoa (haragietan, ongailuetan, ozpinetan eta zopetan), gatzaren murrizketa-mailaren arabera.