Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Laktosarekiko intolerantzia

Intolerancia a la lactosa :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Irtenbide dietetikoa erraza da: erabat baztertu behar dira esnea eta esnea daukaten produktuak, ez baitago inolako tratamendurik organismoak laktasa sortzeko duen gaitasuna areagotzeko. Laktasaren urritasuna partziala denean, ordea, esne-kantitate txikiak har daitezke (gehienez edalontzi bat, tolerantziaren arabera), nahasmendurik sortu gabe.

Merkatuan berriki agertu den laktosa gutxiko esnea edo jogurta edo gazta hartzea da beste aukera bat.

Sintomek zenbat esne ematen duten aztertzea komeni da, kopuru txikiagoa hartzeko. Egunean bi hartualditan edo gehiagotan banaturiko esne onartu gabeko kopuruak ere -kasu asko- intolerantziarik eragin ez dezake. Pertsona batzuek edalontzi bat esne edan ondoren jasan ditzakete berezko sintomak; beste batzuek, berriz, edalontzi bat edan dezakete, baina ez bi. Beste batzuek izozkiak eta jogurt edo gazta mota batzuk har ditzakete, baina ez bestelako esnekiak. Dietaren bidezko kontrola pertsona bakoitzaren ikaskuntzaren araberakoa da, proba eta akats saiakuntzen bidez.

Helduek 100 - 200 mililitro esne onar ditzakete hartualdi bakar batean (5 - 10 gramo laktosa inguru), baina ez da komeni laktosa duten elikagaien muga gainditzea.

Beste tratamendu-ildo bat da laktasazko aho-prestakinak hartzea laktosadun elikagaiak hartzeko unean.