Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Parkinsona

Parkinson :: Erantzun medikoa

Erantzun medikoa

Oraingoz ez dago sendabiderik gaitz honentzat, baina, beste gaixotasun kroniko eta elbarrigarri batzuetan gertatzen den bezala, arazo sozialak biologikoak edo psikikoak bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak dira, eta, beraz, beharrezkoa da Parkinsona duen gaixoak bere eta bere familiaren bizi-kalitatea hobetzeko laguntza multzo bat jasotzea.

Parkinsona duen gaixoaren eta haren zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzeko, funtsezkoa da hezkuntza ona izatea elkarrekin bizitzen eta gaixotasunari aurre egiten ikasteko. Funtsezkoa da osasun-heziketa ona, errehabilitazio fisikoa, terapia psikologikoa eta isolamendua saihesten duten jarduerak egitea.