01
Osasun arazoak, banan-banan:
Larruazaleko gaixotasunak

Gomendatutako menua
Errezeta: Kalabaza krema

Osagaiak (4 pertsona)
- 800 gramo kalabaza
- 4 patata (arrautza baten tamainakoak)
- 2 porru
- litro bat ur edo landare-salda
- oliba olioa, 2 gaztatxo eta gatza
Egiteko modua
Garbitu, zuritu eta moztu zati ertainetan landare-osagai guztiak, eta gehitu urari irakiten ari denean.
Egosi 20 minutuz (edo barazkiak samur egon arte).
Gehitu olio gordina, gatza eta gaztatxoak, eta xehatu nahastea. Zerbitzatu bero.
Menu bikaina plater honetarako
Gosaria
- Esne-katilua (gaingabetua edo soja-esnea) muesliarekin. Azenario eta sagar zukua.
Bazkaria
- Askotariko entsalada aguakatearekin.
- Garbantzuak espinakekin eta arroz integrala.
- Ogi integrala edo lau zereal eta fruta-mazedonia naturala jogurtarekin.
Askaria
- Txikoria-infusioa.
- Lau zerealeko ogia, gaztanbera eta piku-gozokiarekin.
Afaria
- Kalabaza krema.
- Baratxuri freskoen nahaskia, gari-zainzuriak eta ganbak.
- Ogi integrala edo 4 zerealekoa eta sasoiko fruta.
