Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Arrautzarekiko alergia

Alergia al huevo :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Aza biribilkiak

Osagaiak (4 pertsona)

  • Aza kizkurraren 8 hosto handi
  • 2 azenario ertain
  • Tipula bat edo 2 porru
  • 2 baratxuri-ale
  • 200 g arroz egosi
  • 100 g ilar
  • 100 g arto egosi
  • Urdaiazpiko ondua
  • Tomate-saltsa
  • Oliba olioa, gatza eta piperbeltz beltza

Egiteko modua

Prestatu sueztitu bat baratxuri, tipula edo porru oliba oliotan, azenarioa juliana eran xehatuta.

Ondo sueztituta daudenean eta kolorea hartzen dutenean, bota gatza eta piperbeltza, eta gehitu urdaiazpiko ondu zatitxo batzuk, ilarrak, artoa eta arroz egosiak. Eragin pixka bat eta eduki sutan 5 bat minutuz.

Plater honentzako menu egoki bat

Gosaria

  • Kafesnea, ogi txigortua gaztanberarekin eta marmelada.

Bazkaria

  • Aza* biribilkiak.
  • Oilaskoa labean letxugarekin.
  • Ogia eta melokotoia almibarretan.

Askaria

  • Jogurta eta sasoiko fruta.

Afaria

  • Porrusalda. (porruak eta patatak).
  • Izokina plantxan maionesa koilarakada batekin (arrautzaren ordez esnearekin egina).
  • Ogia eta sasoiko fruta.