Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Arrainari alergia izatea

Alergia al pescado :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Perretxiko-lasagna

Osagaiak (4 pertsona)

  • 6 lasagna xafla (pasta)
  • 200 gramo txanpinoi
  • 200 gramo kardu-ziza
  • 100 gramo ilar
  • tipula bat
  • 2 baratxuri
  • 2 piper berde
  • oliba olioa
  • tomate-saltsa
  • perrexila eta gatza

Egiteko modua

Behin osagai guztiak garbituta, zatitu eta perretxikoak, txanpinoiak, tipula, baratxuriak eta piper berdea oliba oliotan sueztitu. Ondo sueztituta eta gorrituta daudenean, gehitu gatza eta perrexila egositako ilarrekin batera, eta utzi su motelean 2 minutuz.

Lasagnako xaflak fabrikatzailearen argibideei jarraikiz prestatzea. Labeko erretilu batean, txandakatu lasagna xaflak perretxikoak sueztitzearekin eta tomate saltsarekin, eta, amaitzeko, lasagna xaflak jarri. Hautseztatu gazta birrinduarekin eta gainerre azala gorritu arte.

Menu bikaina plater honetarako

Gosaria

  • Bi jogurt zerealekin eta laranja-zuku naturalarekin.

Bazkaria

  • Perretxiko-lasagna*.
  • Txahal-xerra plantxan letxugarekin.
  • Ogia eta eguraldiko fruta.

Askaria

  • Moldeko ogia gazta fresko eta marmeladarekin.

Afaria

  • Porru-krema.
  • Arrautza galdarraztatua tomate saltsan eta piper gorriekin.
  • Ogia eta eguraldiko fruta.