Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Anemia ferropenikoa (burdinarik eza)

Anemia ferropénica (carencia de hierro) :: Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak

Elikagai gomendatuak, baimenduak eta mugatuak

Elikagai gomendatuak

  • Esnea eta esnekiak: Esnea, jogurtak eta bestelako esne hartzituak, gantz edo gozotasun gehiegirik ez duten esnekiak (mamia, petit suisse), gaztak.
  • Haragia, arraina, arrautzak eta deribatuak: Era guztietako haragiak (gantz gutxien dutenak, ahal dela) eta arrainak, gibela eta arrautza.
  • Zerealak, patatak eta lekaleak: Denak, gainerako ataletan aipatutakoak izan ezik.
  • Barazkiak: Denak, gainerako ataletan adierazitakoak izan ezik.
  • Frutak: Zitrikoak eta C bitamina ugari duten beste batzuk, hala nola marrubiak, meloia, fruta tropikalak (anana, papaia, guaiaba, mangoa), fruta lehortuak (pikuak, aranak eta datilak) eta fruitu lehorrak.
  • Edariak: Denak, hurrengo apartatuetan aipatzen direnak izan ezik.
  • Koipeak: Oliba- eta hazi-olioak (ekilorea, artoa, soja), gurina edo margarina begetala.
  • Beste produktu batzuk: Zereal edo lekale hozituak (garia, alpapa, soja).

Baimendutako elikagaiak (neurrian eta noizean behin jatekoak)

  • Esnea eta esnekiak: Esneki kalorikoagoak (flanak, natillak, arroz-esnea).
  • Haragia eta haren eratorriak: Haragikiak (saltxitxak eta hanburgesa komertzialak), hestebeteak eta haragi erdi-gantzatsuak.
  • Zerealak, patatak eta lekaleak: Maria motako gailetak, opil sinpleak (Suitzako opila, soletilla bizkotxoak eta Genova motako gosarikoak).
  • Barazkiak: Landare-kontserbak.
  • Edariak: Kafea, tea, kola motako edari freskagarriak, graduazio baxuko edari alkoholdunak (ohituraren arabera).
  • Beste produktu batzuk: Txokolatea eta hori duten produktuak, gozokiak eta fast-food delakoa.

Elikagai mugatuak (noizean behin edo kantitate txikitan kontsumitu)

  • Esnea eta esnekiak: Esne kondentsatua, esne-gainarekin edo txokolatearekin aberastutako esnekiak, gazta koipetsuak.
  • Haragiak eta deribatuak: Haragi oso koipetsuak, erraiak (gibela izan ezik), urdaitegia.
  • Zerealak: Ohiko opilak, pastelgintzako eta gozogintzako produktuak.
  • Edariak: Edari alkoholdunak.
  • Koipeak: Esne-gaina, gantza, urdaia, gantzak.