Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Zistitisa

Cistitis :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Elikadura orekatuaren gomendioei jarraitzea.

Likidoak edatera behartzea diuresia areagotzeko (gernu-ekoizpena); egunean 2,5 - 3 litro elikagai eta edari. Kopuru hori egun osoan zehar banatu behar da: bi baso ur (400 mililitro inguru) otordu bakoitzeko, eta baso bat ur (200 mililitro inguru) bizpahiru orduan behin (egunean 8-12 edalontzi). Oheratzean, edalontzi bat ur edatea komeni da, baita pertsona gauean komunera joateko jaikitzen den bakoitzean ere.

Irentsitako likidoaren erdiak, gutxienez, ura izan behar du, baina infusioak, zukuak, saldak eta abar ere har daitezke.

Ura mineralizazio txikikoa izatea gomendatzen da (litroko 50 mg sodio baino gutxiago duena) diuresia hobetzeko.

Ahabi-zukua bakterizida ona da, eta bakterio kaltegarriak herrestan eramaten ditu gernu-aparatutik igarotzean.