01
Los problemas de salud uno a uno:
Ultzera peptikoa

Erantzun dietetikoa
Dieta aldatu egiten da pertsonaren eta gaixotasunaren bilakaeraren arabera; ultzera fase akutuan edo sintomak agertzen direnean (espezialisten kontrolpean elikatu behar da), ultzera eboluzio egokiko fasean edo ultzera egoera-fasean (sintomarik ez dagoenean). Atal honetan, arintze-fasean edo eboluzio oneko etapan dagoen ultzera bakarrik aipatuko da, eta, oro har, hau gomendatzen da:
- Janaria 3 edo 4 zatitan banatzea, ordutegiaren arabera (gosaria, bazkaria, askaria eta afaria). Pertsona batzuek diote hobeto sentitzen direla bolumen txikiko hartualdi errepikatuak egiten badituzte 2 ordutik behin (eragin neutralizatzailea eta distentsio gastrikoaren erreduktorea). Kasu bakoitzean, hartune bakoitzaren bolumena eta maiztasuna zehaztea.
- Saihestu zuntz-egitura duten elikagaiak, mukosa gastrikoa narritatzen dutenak eta jariakin azido gastrikoak areagotzen dituztenak, baita ondoeza sortzen dutenak ere. Dena den, egokiena izaten da denbora bat igaro ondoren elikagaietara itzultzea, dieta behar baino gehiago ez murrizteko
- Egoera fasean, dieta ahalik eta askotarikoena izatea gomendatzen da, elikadura orekatuaren gomendioen arabera.