Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Ultzera peptikoa

Úlcera péptica :: Gomendatutako menua

Gomendatutako menua

Errezeta: Fruta-irabiakia

Osagaiak (4 pertsona)

  • banana txiki 1
  • udare edo sagar txiki 1
  • laranja baten zukua
  • azukre pixka bat

Egiteko modua

Zuritu eta kendu fruten bihotza eta pipitak, zatitu eta irabiatu irabiagailuarekin, homogeneoa geratu arte. Gehitu laranja-zukua eta, gustuaren arabera, koilarakadatxo bat edo bi azukre. Berehala kontsumitzea aholkatzen da, bitaminen galerarik gerta ez dadin.

Menu bikaina plater honetarako

Gosaria

  • Baso bat esne txikoria edo maltarekin, txigortuak, gurina eta marmelada.

Bazkaria

  • Lekak azenario eta patatekin.
  • Oilasko-izterra plantxan perrexilez apaindutako arroz-flan batekin.
  • Sagarra labean eta ogia (normala, barrakoa edo txigortua).

Askaria

  • Fruta-irabiakia* eta ogi txigortua urdaiazpiko egosiarekin.

Afaria

  • Fideo-zopa eta barazki-zatitxoak (landare- edo arrain-saldatik edo gutxi kontzentratutako eta koipegabetutako hegaztitik abiatuta).
  • Mihi-arraina plantxan, maionesa arin pixka batekin.
  • Udare- eta ogi-konpota (normala, barrakoa edo txigortua).