Skip to main content
01

Los problemas de salud uno a uno:

Behazun-xixkuko kalkuluak

Cálculos en la vesícula biliar :: Erantzun dietetikoa

Erantzun dietetikoa

Behazun-litiasi gehienek kolesterol-kalkuluak izaten dituzte, eta nolabaiteko gainpisuarekin lotzen dira. Beraz, tratamendu dietetikoak hau proposatzen du:

Askotariko elikagaiak jatea, gantz eta kolesterol gutxikoak.

Gehiegizko pisua edo obesitatea izanez gero, kaloria-ingestioa kontrolatzea, pixkanaka normopisua lortzeko.

Oinarrizko beste ezaugarri batzuk kontuan hartzea: janarien banaketa, janarien digerigarritasun handiagoa emango duten sukaldaritza-teknikak, zuntz-iturri egokiagoak, etab.

Tolerantzia-indize txikiena duten elikagaiak hauek izaten dira: haizetsuak, koleretikoak (gibeleko behazunaren jariapena areagotzen dute) eta kolagogoak (behazun-xixkuaren hustuketa errazten dute).