01
Los problemas de salud uno a uno:
Behazun-xixkuko kalkuluak

Gomendatutako menua
Errezeta: Arroza jardinera eran
Osagaiak (4 pertsona)
- 250 gramo arroz
- salda koipegabetua edo ura
- lekak
- arto egosia
- tomate freskoa dadotan
- tipula
- 4 makilatxo arrain edo txaka
- gatz
Egiteko modua
Sueztitu barazkiak eta txaka olio pixka batekin, gehitu arroza eta gatza eta nahastu. Gehitu salda eta utzi irakiten.
Sua jaitsi eta 15 minutuz eduki. Itzali sua eta utzi egonean arroza 5-10 minutuz. Apaindu perrexil xehatu pixka batekin.
Menu bikaina plater honetarako
Gosaria
- Baso bat esne gaingabetu eta txigortu marmeladarekin.
Bazkaria
- Arroza jardinera eran
- Txahal-azpizuna plantxan patata-purearekin (esne gaingabetuarekin eta olio edo gurin gutxirekin egina).
- Sasoiko fruta heldua eta ogia.
Askaria
- Jogurt gaingabetua, indioilar-fianbrea eta gazta lighta.
Afaria
- Fideo-zopa, gutxi kontzentratutako salda koipegabetutik abiatuta.
- Zapo egosia tomate-saltsarekin.
- Sasoiko fruta heldua eta ogia.