Los problemas de salud uno a uno:
Beherakoa

Ezagutu beste zerbait
Erantzuna duten galderak
zergatik har daiteke limoia eta ez laranja, bi elikagaiek zuntz asko badute?
Biek zuntza ematen duten arren, laranjak ez du taninorik eta limoiak bai. Taninoak substantzia lehorgarriak dira eta, beraz, beherakoa izanez gero soilik gomendatzen da limoia. Gainera, laranja-zukua kolagogoa da, hau da, behazuna askatzea sustatzen du, eta horrek eragin kaltegarria du hesteetako igarotzean, beherakoa izanez gero. Limoiaz, berriz, zuku iragazia bakarrik baliatzen da: lehorgarria izateaz gainera, ez du zuntzik.
zergatik har daiteke jogurta eta ez esnea fase akutuan?
Ohikoa izaten da diarreoaren sindromean laktasa falta izatea, hestean dagoen substantzia bat, esnearen laktosa glukosan eta galaktosan apurtzeko gai dena gure organismoak aprobetxatu ahal izateko. Hori dela eta, esneak okerragotu egiten du beherakoa. Jogurtak, ordea, esneak baino askoz laktosa gutxiago duenez (bakterioek azido laktiko bihurtzen dute), diarrea duen pertsonaren elikaduran arazorik gabe sar daiteke.
Eztabaida, zientzialariek hitz egiten dute
Errehidratazioa eta dieta progresiboa dira beherako akutua tratatzeko tratamendu bakarrak. Adituek nabarmentzen dutenez, ahotik berriz hidratatzeko gatzak ematearekin eta berrelikatzearekin batera, murriztu egin beharko litzateke sendagaien erabilera: jatorri biraleko beherakoetan antibiotikoek erresistentziak garatzen laguntzen dute, hobe da beherakoak bere bide naturalean jarraitzea, normalean berez sendatzen baita pare bat egun inguru igarotakoan. Peristaltismoa kentzeko botikak ere ez dira gomendagarriak. Haurretan, diarreoa maizago agertzeaz gain, profila larriagotu egiten da adin txikikoen artean, jaioberrien organismoan deshidratazioa ere errazagoa delako. Txikienei, berriz, gazura garaiz emateak deshidratazio-prozesua hastea saihesteaz gain (herrialde ez-industrializatuetan, haurren heriotza-tasa murriztu du), haurrak ospitaleratzeko beharra ere murrizten du.
nola prestatu eta ondu?
- Elikagaiei gantz gutxien ematen dieten sukaldaritza-teknikak hautatu: uretan egosia, egosia, lurrunetan egina edo galdarraztatua, olio gutxirekin sueztitua, plantxan, labean eta papillote eran.
- Saihestu: arrautzaztatuak, birrineztatuak, gisatuak eta erregosiak.
- Murriztu heste-mukosaren ongailu narritagarriak eta kitzikatzaile kimikoak:
- Fruta- eta ozpin-azido organikoak.
- Kafea, txokolatea eta ordezkoak.
- Purinak: haragi-, hegazti- eta arrain-aterakinetan, salda eta saltsetarako.
- Ongailu garratz eta minak: Piperbeltza (beltza, zuria, kaiena eta berdea), piperrautsa, pipermina, intxaur muskatua.
- Alkoholak (ardo zuria, garagardoa, koñaka...).
- Gatza eta edulkoratzaileak (azukrea eta bestelakoak) neurriz erabili.
Gainera... (dena ez da jatea)
- Jaten diren elikagaien higiene-kalitatea zaintzea, elikagaiek eragin ditzaketen intoxikazioak saihesteko.
- Laxanteak gehiegi ez erabiltzea, erabilera ona egitea eta ez gehiegikeria.
- Kafearen eta beste edari estimulagarri batzuen kontsumoa mugatzea, baita alkoholarena ere.
- Erlaxatzen eta bizi-erritmo osasungarriagoa izaten ikastea, estresak eta nerbioek beherakoa eragiten baitute digestio-mugikortasuna areagotuz.