Skip to main content
01

Osasun arazoak, banan-banan:

Idorreria

Estreñimiento :: Erantzun medikoa

Erantzun medikoa

Digestio-aparatuko mediku espezialistek diotenez, idorreria gaitz oso arrunta da helduen artean, eta neurri batean ezezaguna. Jende gehienak idorreria duela pentsatzen duelako gertatzen da hori, egunero komunera joaten ez denean. Nahasmena dago horren inguruan, pertsona guztiek ez baitute egunero izaten heste-mugimendurik. Batzuentzat, astean bizpahiru aldiz komunera joatea nahikoa da.

Dena den, oso kontuan izan behar da idorreria sintoma bat dela, ez gaixotasun bat. Horri aurre egin behar zaio, baina batez ere elikadura eta bizi ohiturak hobetuz. Idorreria izanez gero, medikuen gomendioak beti izaten dira dieta hobetzea, ariketa fisikoa egitea eta komunera joateko gogoa sentitutakoan joatea, ez itxarotea. Hala ere, badira arazoari aurre egiteko botikak, eta horien artean, espezialistek beti gomendatzen dute gorozki-boloa sortzen duten libragarriak erabiltzea, ez narritagarriak.