01
Los problemas de salud uno a uno:
Parkinsona

Gomendatutako menua
Errezeta: Pasta-entsalada
Osagaiak (4 pertsona)
- 250 gramoko pasta pakete bat (azenario, arrautza eta espinakazko laziatxoak)
- barazki ultraizoztuak (lekak, azenarioa, ilarrak, azalorea, etab.)
- burgos motako gazta freskoa puskatan
- saltsa arrosa (maionesa, ketchupa, laranja-zukua eta whisky-zorrotada bat)
Egiteko modua
Egosi ondo pasta eta barazkiak ontzi desberdinetan eta gorde. Egin saltsa arrosa. Osagaiak hotzak daudenean entsalada katilu batean nahastu, gazta, gatz pixka bat eta saltsa arrosa gehitu. Apaindu gainetik perrexil fresko xehatuarekin.
Menu bikaina plater honetarako
Gosaria
- Esnea azukrearekin eta maltarekin, txigortuak gurinarekin eta marmeladarekin.
Bazkaria
- Babarrun berdeak tomatearekin.
- Lupia labean panadera patatekin
- Ogia eta fruta freskoen mazedonia
Askaria
- Esnea azukrearekin eta maltarekin edo txikoriarekin eta Maria motako gailetak.
Afaria
- Pasta-entsalada.
- Txahal-gibel tipulaztatua.
- Ogia eta mamia eztiarekin eta intxaurrekin.